GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskaraz Bizi nahi dut dinamikak aurrera darrai Lapurdin

GARA | URRUÑA

Ziburun Euskaraz Bizi nahi dut hilabetea kari hitzaldia eta kantu bazkaria antolatu dute urriaren 19an eta 20an. Senpere herriko izen ofiziala bilakatzeko kanpainaren baitan kantu bat egin dute eta sarean eman dute (vimeo.com/51432356).

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatzen duen Euskaraz Bai dinamika Ziburun abiatu zenetik bost urte egiten dituenean Euskaraz bizi nahi dut hilabetea antolatu dute. Urriaren hastapenean «Talo Tapalo» antzerkiak arrakasta polita bildu zuen. Urriaren 19an Dominique Lavillard arrantzalearen hitzaldia eskeiniko da. Urriaren 20an Euskaraz bazkaldu nahi dut kantu bazkaria eginen da.

Senperen Euskaraz Bai dinamikak Herriko Etxeari euskarazko izena herriko izen ofiziala bilakatu dadin eskatu dio. Babesteko interesa duenak hala egin dezake, horretarako sortu duten senpere.wordpress.com blogean. Kanpainari abiadura berria emateko kantu bat sortu eta sarean jarri dute taldekideek.