GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hautetsien Kontseilua Bearnotik bereizitako Lurralde Elkargoaz ari da

p022_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberorako Lurralde Elkargo bat sortzeko eskaeraren harira, Marylise Lebranchu Deszentralizaziorako ministroarekin urriaren 11n Parisen izandako bileraren balorazioa izan zuen hizpide, besteren artean, Hautetsien Kontseiluaren (HK) atzoko biltzarrak.

Bileraren ostean, Jakes Abeberri Biarritzeko zinegotzi abertzaleak adierazi zuen Parisera joan zen ordezkaritzako kide guztiek balorazio bertsua egin zutela: «Guztiek ministroa gaia aztertzeko prest dela sentitu dute. Are, bere bulegoko teknikariak Hautetsien Kontseilukoekin bilduko dira eta ministroa bera 2013 hasieran Euskal Herrira jitekoa da».

Modu desegokia

Lurralde Elkargoaren sorrera aintzat hartuko ez balitz, 2013an Hitzarmen Berezia ez berritzeaz Jean-Jacques Lasserrek egindako planteamendua aipatu zela esan zuen Abeberrik: «Egia esan, ez da biziki ondo hartu aurrez baldintza hori horrela planteatzea eta gaia ez da gehiegi sakondu».

Alta, bileran izandako mintzaldiak «oso interesgarriak» izan ziren, ABko hautetsiaren iritziz: «Lurralde Elkargoari buruz hitz egiterakoan guztiek gauza bera ulertzen dugula, hots, Departamenduko eskumenak gehi beste batzuk izango lituzkeena eta Bearnotik bereizia bozkatu araziko da hurrengo Hautetsien Kontseiluaren biltzar batean».

«Jean Lassalle diputatuak berak ere bide egokiena dela aitortu du eta prest agertu da bearnesei azalpen guztiak emateko», gaineratu zuen Abeberrik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo