Kirmen Uriberen «Bilbao-New York-Bilbao» eleberria Japonian argitaratuko dute
GARA | DONOSTIA
Kirmen Uriberen «Bilbao-New York-Bilbao» eleberria japonierara itzuli dute. Estatu frantsesean Gallimard etxearen eskutik argitaratutako itzulpen lanari esker lortutako harrera onaren ostean, Japonian ere argitaratu dute nobela.
Hakusui Sha argitaletxea izan da proiektu hau aurrera ateratzeko ardura hartu duena, eta Nami Kaneko itzultzaileak zuzenean euskaratik itzultzeko lana hartu du. Kaneko japoniarra da, baina gure kultura -eta honekin batera gure hizkuntza- ikasten ari da aspalditik.
Liburua azaroaren 6an aurkeztuko dute Tokion, Keijiro Suga idazlearekin egingo duten solasaldiarekin batera. Tokioko Unibertsitatean, berriz, Ryuta Imafuku irakasleak hitzaldia emango du.
Kirmen Uribek berak poesia errezitaldi batean parte hartuko du Okinawan, bertako hizkuntzan, hizkuntza hori hitz egiten duten idazleekin batera.