Integrazioaren aldeko urrats berri bat Seaskan
I. E. | KANBO
Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak urritasunak dituzten haurren hezkuntza euskaldunaren aldeko urrats berri bat eman du. Kanboko Xalbador kolegioan Ulysse Inklusio Egitura Pedagogikoa garatu du. Ikastolaren ondoren, bigarren hezkuntzan adaptatua dagoen unitatea aurkeztu zuten atzo Seaskak, Integrazio Batzordeak eta Kontseilu Nagusiak.
Hirugarren ikasturtez irekia den gela honen garapena argia da, lehen ikasturtean hiru ikasle baldin baziren aurten zazpi dira gelan. Egun Seaskan urritasuna duten haurren gehiengoa kolegioetan da: 22 kolegioetan, ikastoletan 14 eta 1 lizeoan.