GARA > Idatzia > Euskal Herria

Teknologia berriak giza eskubideen alde egiteko aukera bilakatu dira

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

Gerra eta emakumeez hitz egitean azken hauek biktima gisa agertzen dira, eta hala diren arren, badute aipatu ohi ez den posizio bat, aktibistarena, teknologia berriei esker are azkarrago garatu ahal izan dutena.

Besteak beste, horretaz mintzatuko dira Donostian, atzo hasi eta gaur amaituko den «Emakumea, teknologia eta demokrazia gizarte aldaketarako» kongresuan, Cibervoluntarios eta Cultura de Paz-ek antolatua.

Aplikazio berriez baliatuta, giza eskubideen, bakearen eta berdintasunaren alde lan egiten duten emakumeak dira. Ezinbestekotzat jo zuen azken hori Emakundeko zuzendari Maria Silvestrek irekiera ekitaldian, bere iritziz, berdintasunik gabe ez baitago aske izaterik.

Yolanda Rueda Cibervoluntarioseko lehendakariak teknologien indarraz ohartarazi zuen, edozeinek egin baitezake ekarpena bere eremutik, eta zentzu horretan, emakumeen kemena goraipatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo