GARA > Idatzia > Mundua

Qatarreko emirrak lehen aldiz bisita ofiziala egin du Gazara

Khalifa al Thani Qatarreko emirrak lehenengo estatu bisita egin zuen atzo Gazara, Hamas lurralde horren gobernuan dagoenetik. Gainerako ordezkari diplomatikoek Hamas saihesten duten bitartean, Qatarrek eskualdean bere eragina zabaltzea du helburu. Emirrak Gazan azpiegiturak eraikitzeko laguntza handiagoa emango duela iragarri zuen. Bisitak Al Fatahren kritikak jaso zituen Zisjordaniatik, palestinarren banaketa areagotzen duela adierazita.

p023_f02_097x168.jpg

GARA | GAZA

Hamad bin Khalifa al Thani xekea, Qatarreko emirra, izan da Gazan Hamasek agintea eskuratu zuenetik lurralde horretara bisita egin duen lehenengo estatuburua. Garrantzi handiko gertaera da; izan ere, azken urteotan Gazara iritsi diren nazioarteko ordezkariak -Europako Atzerri ministroak eta Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia- Hamaseko ordezkariekin ez elkartzen saiatzen dira.

«Gazari ezarritako blokeo politiko eta ekonomikoaren altxatzea iragartzen dizuet gaur», esan zuen Ismail Hanije Gazako Gobernuko lehen ministroak etxebizitza-proiektu berri baten lehenengo harria jartzerakoan. Khan Yunesen (hegoaldean) egingo duten familia pobreenentzako proiektu honek emirraren izena izango du. «Gaur blokeoaren harresia suntsitu dugu zorioneko bisita historiko honi esker», gaineratu zuen.

Qatarreko emirrak inbertsioak 254 milioi dolarretik 400 milioira handitu zituen. Israelek 2009an «Berun urtua» operazioan Gazako azpiegitura gehienak hondatu zituen eta Qatarrek Gaza berreraikitzeko konpromisoa hartu zuen. Gehitutako diru kopurua 3.000 etxebizitza eraikitzeko erabiliko da, «Hamad emirra» izena hartuko duen hirian, eta Israelek iaz askatu zituen presoentzako etxeak egiteko.

Emirrak, bere emazteak, lehen ministro Hamad bin Jasem al Thanik eta hainbat goi kargudunek osatutako ordezkaritza iritsi zen Egiptotik. Hanijek eta Gazako ministroek egin zieten harrera.

Bestalde, Zisjordanian, Al Fatah mugimenduak bisita kritikatu zuen. Bere esanetan, Hamas legitimatu eta Palestinako banaketa areagotuko du.

«Onartezina da herri palestinarraren kontura eskualdean botere politikoa bilatzea», adierazi zuen Al Fatahk komunikatu baten bidez, eta boikot egiteko eskatu zuen.

Palestinarrei emandako laguntza ez dela oparia, baizik eta «nazio betebehar sakratua» eta Palestinaren Askapenerako Erakundearen bidez bideratzea eskatu zuen.

Halere, iragan igandean emirrak Mahmud Abbasi, Zisjordanian boterean dagoen Aginte Palestinarraren presidenteari, deitu zion, Ramala lasaitzeko asmoz. Abbasek eskertu egin zion Gazari emandako laguntza, baina «banaketari amaiera jartzeko eta lurralde palestinarren batasunari eusteko» eskatu zuen.

Qatar, eskualdeko potentzia

Hainbat analistaren arabera, Qatarrek talde islamistak suspertzeko darabilen politikaren adibidea da bisita hau. «Udaberri arabiarraren» erreboltetan mehatxua baino aukera ikusi du Qatarrek, eta Hamas ez ezik, Egipton eta Tunisian boterera iritsi diren taldeak ere babesten ditu. Siriako matxinoei laguntza ematen ere lehen lerroan dago.

Modu honetan, eskualdean potentzia dela adierazi nahi du, nazioartearen aurrean Ekialde Hurbilean bere burua giltzarria den estatu gisa aurkeztuz.

netanyahu

«Iranek Gazatik gure aurka egiten diren eraso terroristak suspertzen ditu», adierazi zuen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

israeldar zauritua

Hiru miliziano palestinar hil dira Gazan Israelek azken 24 orduetan egindako erasoetan. Bestalde, Israelgo Armadako ofizial bat larri zauritu zen Gazako mugatik hurbil, lehergailu baten ondorioz. FPLP taldeak hartu zuen bere gain ekintza.

Los judíos de Israel, a favor del apartheid

Una amplia mayoría de los judíos de Israel apoya que se establezca un régimen que discrimine a la minoría árabe del país en caso de una anexión de la Cisjordania ocupada (opción que gana adeptos entre algunos grupos israelíes), según un sondeo publicado ayer por el diario «Haaretz». No menos del 59% de los judíos estiman que los empleos en los ministerios deberían estar reservados a los judíos y el 49% piensa que el Estado debe tratar a los ciudadanos judíos de forma preferente frente a los árabes. El sondeo indica que el 42 % de los judíos israelíes no quieren cohabitar con árabes en un mismo edificio y el 42 % rechaza que sus hijos acudan a las mismas escuelas que los árabes. Hasta un 69% apoyaría incluso una ley que prohibiría a casi 2,5 millones de palestinos de Cisjordania el derecho a voto en caso de anexionar a Israel este territorio que hoy el Estado hebreo controla en un 60% mientras mantiene al resto aislado en «bantustanes». Hasta un 74% de los judíos desea que israelíes y palestinos utilicen carreteras separadas en la Cisjordania ocupada. Al margen de una eventual anexión, el 47 % de los judíos de Israel se manifiesta a favor de trasladar ahora a parte de la población árabe de Israel, (1,3 millones) a los territorios de Cisjordania. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo