PRESO GAIXOA
Aitzol Gogorza ospitaletik Basauriko espetxera eraman dute berriro
Basurtuko ospitalean bost egun eman ostean, Aitzol Gogorza preso errenteriarra astelehenean eraman zuten berriro Basauriko espetxera. Etxeratek adierazi du medikazioa egokitu diotenetik, lasaiago dagoela. Gogorza gaixotasun larriren bat duten 13 presoetako bat dela gogorarazita, senideen elkarteak berak eta gainerako hamabiek aske behar dutela aldarrikatu du berriz. Izan ere, «beren osasun egoerari eraginkortasunez aurre egiteko, beren inguru afektiboan txertatua eta arreta zorrotz baten pean» egon beharko luketela deritzo Etxeratek.