mexikotik eta madriletik
Luis Migel Ipiña eta Urtzi Azpiroz presoak aske geratuko dira berehala
Etxeratek jakinarazi duenez, Mexikoko Chiconautlako espetxean preso dagoen Luis Migel Ipiña aske utziko dute hamabost hilabete giltzapean igaro ostean. 2012ko abuztuan epaitegiak errugabe jo bazuen ere, fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen. Helegite hori atzera bota dutenez, laster aske geratuko da. Bestalde, Urtzi Azpiroz andoaindarrak ere datozen orduetan utzi beharko luke Navalcarneroko kartzela; hain zuzen, Auzitegi Nazionala bere auzia epaitzen ari dira eta, epaia ezagutarazi bitartean, bermerik gabe aske uzteko agindu du.