GARA > Idatzia > Euskal Herria

ATXILOTUA

Bake Bideak eta ezker abertzaleak Saul Curtoren arrastatzea salatu dute

Joan den astelehenean, Puy-Saint-Gulmier herrian Polizia frantsesak atzeman zuen Saul Curto gazteak inkomunikatuta jarraitzen du polizia etxean. Bake Bidea mugimenduak gogor salatu du «testuinguru politiko berrian bi estatuek errepresioa erabiltzen jarraitzea». Ildo beretik, Bizkaiko ezker abertzaleak «militante independentistaren atxilotzeak bi gobernuen jarrera immobilista» agerian uzten duela adierazi du, «are gehiago, Europako azken gatazka nazioarteko agendan sartu den honetan». Biek ala biek «konponketaren» bideari ekiteko eskatu diete Estatu espainolari zein frantsesari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo