GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14 Grenoble

Biarritzek burua altxatu ezinik jarraitzen du, eta egoera dezente okertzen ari zaio

p034_f02_097x096.jpg

GRENOBLE 34

BIARRITZ 21

J.L.

Biarritzek ez du bururik altxatzen Ligan, eta atzo, aurreko bost porroten ondotik, seigarrena batu zuen. Iragan astean itxura nahiko ona eman bazuen ere, atzo oso txarra eman zuen, eta bide honetatik jarraitzen baldin badu, laster hasiko dira kezkak eta urduritasunak.

Liga hasiera oso on batek itxaropentsu jarri zituen Agilerako zaleak, baina hortik aurrera iazkoaren tankera handia dauka, eta bide honetatik berriro ere mailari eustea izan beharko du helburu, bestela gauzak asko aldatu beharko ditu.

Atzo etxeko taldea jaun eta jabe izan zen. Erasoan bi entsegu egin zituzten lapurtarrek, baina erasoan egin zituzten gauza bakarrenetakoak izan ziren, hortik aurrera ez baitzuten aukera handirik izan.

Grenoblek erasora jo zuen, eta entsegu bakarra lortu baldin bazuen ere, zigor-kolpe asko atera zituen leku oso onetan, eta zortzi sartu zituzten. Zuri-gorriek ez zuten erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi, eta burumakur amaitu zuten neurketa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo