GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Arafat-en heriotza: egiari egia zor zaio

Damu naiz 1982an Arafat Libanon ez hiltzeaz» adierazi zuen Ariel Sharonek, Arafat hiru urtez Mukatako bere egoitzan isolatuta atxiki zuen lehen ministro israeldar ohiak. Gero, Israelek tenplea galduko ez zuela eta minik emango ez ziola hitz eman zuen. 2004. urteko apirilean, baina, AEBtako presidente George W. Bushek adierazi zuenez, Sharonek esan zion jada ez zizkiola eskuak lotzenpromesa horrek. Hortaz, esan gabe Sharonek jakitera eman zuen «terrorista goren» eta «bakerako oztopotzat» hartzen zuen Arafat bere jomuga zela, aspalditik gorrotaturiko jomuga izan ere.

Egiazki Israelek pozoinduta hil ote zen Arafat? Galdera horri erantzutera dator bere gorpuzkinak lurpetik atera eta bere heriotza misteriotsua gertatu eta zortzi urteetara egiten ari den ikerketa. Arafaten pertenentziak polonioa zutela gauza frogatua da, bere heriotzaren txosten medikuak marrazten zituen sintomak polonioarengatik hildako batenak ez zirela frogatu zen bezalaxe. Israelek polonioa eduki eta hiltzeko erabili izan duela gauza jakina da, baina nekez hil zezakeen Arafat honen gertu-gertuko baten parte-hartze zuzenik gabe. Israelek beti ukatu du Arafat hil izana, baina palestinarrek frogatu gabeko gertakizun ziurtzat daukate hori. Konspirazio teoria oro eta hilketa misteriotsu batetarako gidoia emanak dira. Ez dirudi ondorio penal edo legalik eratorriko direnik. Baina egiari egia zor zaio beti.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo