BERRIA. Anjel Lertxundi 2013/1/12
Bihozkada
Egoera berri bat iragartzen diguten bat-bateko kolpeak dira bihozkadak, lehen ez zegoen zerbait gertatuko dela aurreratzen diguten bihotz-ikara batzuk. Askotan, tragediaren bat aurreikusten dute: abisuak dira atezuan egon gaitezen (...). Izatez, gizakiok oso emanak gara etorkizun beltzagoa ekarriko diguten aurreikuspenak egitera. Aldez edo moldez, halabeharraren alde beltza nagusituko dela aurreikusten dugu. Baina justu kontrakoa ere adierazten dute bihozkadek: halako bihotz-kolpe bat-bateko batzuk zorte onaren albiste ere izaten dira, fortunak gure atean joko duela esaten digute.
Halabeharraren alde itxaropentsua ez da iragarleek gehiegi maite duten gaia, horixe egia, baina herri honetako jende gehienaren egunotako bihozkadak nahiko aho batez dio gaurko manifestazioak marra ezabaezina trazatuko duela presoen egoerako iraganaren eta etorkizunaren artean.