GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Anjel Lertxundi, 2013/2/12

Dentsitatea

Igande arratsaldez, Errege-koparen saskibaloiko finala Gasteizko Buesa Arena pabilioian. Erregeari oparitutako txistualdiak titularrak jan dizkio Bartzelonaren garaipenari: Estatuko hedabideetan ohiko topikoen bidetik joan da txistualdiari buruzko eztabaida.

Aireak dentsitatea du, neur daiteke, eta gaitzak saihestu nahi badira, on da etengabeko kontrola. Zergatik ez dute txistualdiaren dentsitatea ere neurtu nahi, airearena neurtzen den bezala? Partikulak aztertu, banan bana. Ikusi txistualdiaren ore trinkoan zer proportzio hartzen duen monarkiak sistema bezala, eta ustelkeriak, eta euskal errebindikazioek, eta klase politikoak, eta betekadak, eta halako jai-giroen inertziak. (...)

Txistualdiak entzuteko egiten dira. Baina irakur daitezke. Eta ulertzen ahalegindu.

Igandeko txistualdia ozenegia zen topiko batzuekin gainetik kentzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo