GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Onintza Irureta

Haur eskoletan gaztelania ere bai?

Eusko Legebiltzarrean jarrera harrigarria hartu du EAJk. PPrekin eta UPyDrekin batera Haurreskolak Partzuergoko eskoletan gaztelania ere erabiltzea onartu du. (...)

Arrue ikerketaren emaitzak jakin berri ditugu eta eskolak haur-gazteak euskalduntzeko eta hala mantentzeko betetzen duen funtzio ezinbestekoa begi-bistan geratu da. Arrue proiektuari buruzko jardunaldian, eskolak euskararekiko betetzen duen egitekoaz ondoko terminoak entzun ziren: gotorlekua, atmosfera kontrolatua, kontrapisua... Gero eta gehiago dira euskara etxetik ez dakarten ikasleak eta asko gaztelaniak inguratuta bizi dira egunerokoan. Haur eskolak irlak dira ume askorentzat. Bitxia da EAJren erabakia, PPk proposatutakoak ez baitio onik egingo euskarari. PPren iritziz, umeak etxetik erdaldun izatea kontuan hartu behar da, gurasoen borondatea ere bai, eta eskualdekako errealitate soziolinguistiko diferenteak ezin dira ahaztu. Hau da, haur eskoletan gaztelania ere bermatu behar da. PPk dio bi hizkuntzak direla ofizialak eta bien erabilera bermatu behar dela. Jakina da ordea, hiztun haur-gazteek ez dutela inolako arazorik 16 urterekin, legeak agindu bezala, gaztelania menperatzeko, eta aldiz, euskaraz herren egiten dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo