GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

iñaki Uria «Egunkaria»-ko kontseilari ordezkari ohia

Bakoitzari berea

Atzo GARA-n argitaratutako elkarrizketan honako hau ageri da nire hitzetan: «Junto a ello, lo más doloroso para mí fue la actuación de los otros medios de comunicación de aquí: «El Diario Vasco», «El Correo», incluso miraría los titulares del Grupo Noticias». Azkeneko honi dagokionez, oker nengoen, bistan denez, «Egunkaria» itxi zutenean ez baitzegoen Noticias Talderik, «Diario de Noticias» zegoen Nafarroan eta honen inprimategian inprimatzen zen «Egunkaria», eta, ondoren, «Egunero» ere bertan inprimatu zuten egun latz haietan. Barka bezate beraz Noticias taldekoek aipamen okerra. Ez zen nire asmoa. Memoriak irristadarik joka ez dezan, hemerotekak begiratzea baino hoberik ez dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo