ELKARTASUNa
Azken ostiraleko mobilizazioak, 197/2006 doktrinaren aurka
Hilabeteko azken ostirala dela baliatuz, Herrira mugimenduak mobilizazio eta ekimenak burutuko ditu bihar Euskal Herriko herri eta auzo gehienetan. Bertan, Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten dozenaka preso aske uzteko aldarrituko dute. Plataformak adierazi zuenez, hilabete eskas falta Europako Giza Eskubideen Auzitegia Del Rioren kasuan espainiar Estatuak jarritako helegitea aztertzeko egitekoa den saiorako. Kontzentrazio horietaz gain, Herrirak beste elkarretaratze bat deitu du, bihar 12:ooetan Iruñeko Epaitegian.