GARA > Idatzia > Euskal Herria

ESPETXERATUA

Joseba Lerin iruindarra estraditatzeko epaiketa hasi da Westminterren

Pasa den ekainaren 29an Londresen atxilotua izan zen Joseba Lerin preso politiko iruindarra estraditatzeko epaiketa atzo hastekoa zen Westminterreko Magistratuen Gortean. 2007. urtetik ihes eginda, ustez ETAko kide izateagatik epaitzeko bereganatu nahi du espainiar Estatuak. Atzoko lehendabiziko saioan, fiskalak eta auzipetuaren abokatuek euren argudioak aurkeztu behar zituzten magistratuen aurrean. Epaiketa burutu ostean, behin-betiko epaiaren zain geratuko da Lerin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo