AKATSA
Aske zegoen Aitor Lorenteren aurkako zigorra baliogabetu du Gorenak
Auzitegi Gorenak Aitor Lorente bilbotarraren aurka Auzitegi Nazionalak eman zuen zortzi urte eta sei hilabeteko kondena baliogabetu du. Erabaki horren funtsa Auzitegi Nazionalak santutxuarraren frogekin egindako akatsak dira. Epaitegi bereziak Lorenteren hatz-markak ustez bonbak eta armak gordetzeko erabiltzen zen gelatxo batean kokatu zituen, aztarnak sukaldeko zenbait tresnatan zeudenean. Auzitegi Nazionalak era «irekiegi eta zehaztugabean» jokatu zuela dio Gorenak. Pasa den uztailetik aske dago Aitor Lorente.