Hegoaldeko kurduak limurtu ditu Turkiak petrolioz hornitzeko
Inportatutako gasaren eta petrolioaren mendekotasuna gutxitzeko ahaleginean, Hego Kurdistan eta bertako petrolio-erreserbak begiz jota ditu Turkiak. Bagdaden haserrea eta Washingtonen kezka eragiten du horrek, harremanak Irak leherraraz dezakeela uste dute-eta.
GARA | ANKARA
Diplomazialariei kirioak dantzan jartzen dizkien aliantza nahaste horietakoa da Turkia Hego Kurdistanera hurbiltzeko egiten ari den saiakera. Luzaroan Ankarak uko egin dio Iraken administraziopean bizi diren kurduekiko harremanak izateari, bertan PKK-ko kideak babesten zirelakoan. Aitzitik, Recep Tayyip Erdogan lehen ministro turkiarra boterera iritsi zenetik «Irakeko eskualde kurdu autonomoko» buruekin elkarrizketak izan ditu eta lotura ekonomiko sendoak ezarri ditu. Helburua, Turkiaren hazkunde handia (%8,9koa 2010ean eta %8,5koa 2011n) energiaz hornitzea.
Iraken eta Turkiaren arteko merkataritza harremanak 2.800 milioi dolarrekoak izan ziren 2007an eta iaz 10.700 milioira iritsi ziren. Horietatik zati handi bat herrialde kurduekin egindako salerosketatik eratorriak dira. 1.000 enpresa turkiar daude bertan ezarrita.
Orain urrats berri bat egin nahi du Turkiak, aliantza hori benetako elkarlan estrategikoa bihurtzeko. Egitasmo horren barruan gasbide baten eraikuntza aipatzen dute Turkiako komunikabideek, urtero 10.000 milioi metro kubiko gas bideratzeko.
Taner Yildiz Energia ministro turkiarrak ez zuen proiektu hori dagoenik baieztatu, baina Hego Kurdistanen interesa duela argi utzi du. «Ba al dago ezer naturalagorik Turkiak bere interesak babestea baino?», galdetu zuen. Modu horretan aurre egin die Ankararen eta Arbilen arteko hurbilketak eragin dituen kritikei. Horietako lehenak Irakenak izan dira. Izan ere, Bagdadek ez dio aitortzen bere menpeko eskualde horri bere baimenik gabe hidrokarburuak esportatzeko eskubiderik.
Energiaren arazoak Nouri al Maliki lehen ministro irakiarra -xiia- eta Turkiaren -gehiengo sunia duena- arteko harremanak okerragotu egin ditu.
Gainera, Ankarak ukatu egin du Tarik al-Haxemi Irakeko presidenteordearen estradizioa. Abenduan, Irakek debekatu egin zuen Yildiz ministroak Erbilen lur hartzea hitzarmena sinatzera zioanean. Eta urtarrilean TPAO petrolio enpresa turkiarrari galarazi egin zion miaketa kontratu baten eskaintzan parte hartzea.
Turkiari ez ezik, Erdoganek Washingtonen mesfindantzari aurre egin behar dio. AEBak beldur dira Irakek, dagoeneko krisi politikoan murgildurik, leher egin dezakeelakoan. «Arrakasta ekonomikoak Iraken integrazioa lagundu dezake. Porrotak desintegrazioa bilatzen duten taldeak indartuko ditu eta hori ez da ona izango ez Turkiarentzat, ez AEBentzat, ezta inguruko herrientzat ere», ohartarazi zuen Francis Ricciardone AEBetako enbaxadoreak.
Turkiari ez zaio gehiegi gustatu jarrera hori.«Gure harreman ekonomikoak sendotzen dira, AEB kontra badaude ere», adierazi zuen Erdoganek.
Un grupo de parlamentarios kurdos ha sido obligado a anular un viaje al norte de Turquía después de haber sido atacado por manifestantes. El comité de electos del Partido por la Paz y la Democracia (BDP) preveía visitar cinco provincias en la costa del mar Negro para explicar a la población local, entre la que domina el ultranacionalismo turco, el proceso de paz que ha iniciado Ankara con la rebelión kurda. Pero el viaje fue interrumpido, según explicó una fuente del BDP. «Tras los incidentes ocurridos en Sinop y Samsun, se decidió anular el resto del programa», precisó una fuente del partido. Los diputados kurdos fueron perseguidos por una multitud encolerizada de varios cientos de personas, la mayor parte jóvenes, en ambas ciudades y solo pudieron desplazarse con una fuerte escolta policial, en vehículos blindados, bajo el lanzamiento de piedras. «No queremos al PKK en nuestra ciudad», gritaban los manifestantes ondeando banderas turcas. El primer ministro, Recip Tayyit Erdogan, denunció los ataques y acusó a la oposición parlamentaria de haberlos incitado. «No estáis obligados a quererlos, pero estáis obligados a respetar sus opiniones», afirmó. GARA
Irakeko herrialde kurdu autonomoak Gazprom talde errusiar publikoarekin kontratu berriak sinatu ditu, nahiz eta aurreko hitzarmenek Irakeko Gobernuaren haserrea piztu, kurduek Bagdad-i baimenik eskatu gabe sinatzen dituztelako.