Asier Tapia donostiarra aske geratu eta Huelvako espetxetik bueltako bidean da
GARA | BILBO
Asier Tapia donostiarra aske geratu zen atzo, GARAri gertukoek jakinarazi ziotenez. 2007ko urrian atxilotu zuen Polizia frantsesak. «Jarrai-Haika-Segi auzian» auzipetu zuen Auzitegi Nazional espainoleko Baltasar Garzon epaileak. Huelvako espetxetik irten eta Euskal Herrira bueltan zen atzo arratsaldean.
Bestalde, Elgoibarren, 150 lagunek elkarretaratzea egin zuten «Arnaldo askatu» lelopean, eta larunbatean Logroñoko espetxera izango den martxan parte hartzeko dei egin zuten. Informazioa: http://t.co/4lB3aSBnly orrian.
Presoen eskubideen alde mobilizazio ugari izan zen ostiralean. GARAren atzoko edizioan jasotakoez gain, honako hauek ere izan ziren: Abanto (18), Arrigorriaga (38), Zaratamo (19), Galdakao (105), Erandio (48), Leioa (60), Sopela (65), Lasarte (90), Mungia (30), Irun (74), Lekunberri (27), Balmaseda (25), Gatika (16), Tafalla (50), Larrabetzu (83), Iruñea (335), Santurtzi (90), Alonsotegi (28), Ordizia (90), Donostia (130), Aduna (8), Alegi (15), Amezketa (13), Anoeta (29), Asteasu (6), Berastegi (43), Berrobi (5), Gaztelu (8), Ibarra (45), Leaburu-Txarama (11), Villabona (50), Zizurkil (26), Gamiz-Fika (11), Bilbo (290), Barrika (14), Bermeo (55), Areso (15), Muxika (26), Sopuerta (41), Zaldibar (29), Zamudio (25), Agurain (60), Amurrio (30), Oion (15), Bastida (15), Arraia-Maeztu (20).
Andoainen, «kalejira burrunbatsua» egin zuten Larramendi Ikastolako gurasoek ostiralean, Ttintto Otaño eta Iñaki Igerategiren askatasuna eskatzeko.