GARA > Idatzia > Euskal Herria

Martxoak 8ko koordinadorak lelo eta irudi berarekin aterako dira

Hiriburuetako Martxoak 8ko koordinadorek lelo eta irudi bera erabiliko dituzte Emakumearen Egunean «bestelako gizarte bat eraikitzeko» proposamena egiteko. Eredu berri horrek «pertsonen bizitza eta ongizatea» izanen ditu erdigune eta azken xede. Sindikatuek eta denetariko elkarteek bat egin dute «Le combat continue/Gora borroka feminista!/Somos muchas más que cuando empezamos» lemarekin.

p011_f02.jpg

Maider IANTZI | DONOSTIA

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, Euskal Herriko hiriburuetako koordinadora feministak batu egin dira lelo eta aldarrikapen berekin: «Le combat continue/Gora borroka feminista!/Somos muchas más que cuando empezamos». Ipar Euskal Herritik, Altxa Neskatxa, Bortizkeria Sexisten Aurkako Taldea, Emazteek Diote, Hendaiako Emakumeak, Le PAF eta Planning Familial elkartu dira. Hegoaldetik, talde ugari, eta batzuk aipatzeagatik, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuak, IUko Emakume Idazkaritza, Bilgune Feminista, Medeak, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Arabako Emakumeen Asanblada, Emakume Internazionalistak eta Lumatza.

Horien guztien ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo Donostiako Emakumeen Etxean, beren «ekinbide politikoaren balioa eta garrantzia inoiz baino ozenago aldarrikatzeko». Kolektibotasunean eta elkartasunean, lau haizeetara oihukatu nahi dute «alternatibak badaudela», feminismoa, «bere aberastasun eta aniztasun osoarekin, bizi-bizirik dagoela», lanean jarraituko dutela «aukera orain eta hemen dagoela ziur» daudelako... Finean, bertzelako gizarte bat eraikitzeko proposamena eginen dute, «non bizitza, gure bizitza, erdigunea» izanen den.

Joana Aurrekoetxeak euskaraz, Ana Txurrukak gaztelaniaz eta Jaki Lautrek frantsesez irakurri zuten agirian, arloz arlo, sistema kapitalista eta patriarkaleko errealitatearen aitzinean, beren nahia edo bidea adierazten dute. Adibidez, «produktibitate irizpideetan oinarritzen den, natura ustiatzen duen eta pobreziara eta bazterketa sozialera zuzentzen gaituen eredu ekonomiko eta sozial honen aurrean», emakumeek «erdigunean bizitzaren jasangarritasuna kokatzea» exijitzen dute eta bizitzaren alde, eta ez merkatuen zerbitzuan dagoen ekonomia bultzatuko dutela argitzen dute.

Alternatibak, atalez atal

«Heziketa sexuala nahi dugu erabaki ahal izateko; antisorgailuak nahi ditugu abortatu beharrik ez izateko eta abortatzeko askatasuna behar dugu gure bizitza ez galtzeko», diote feministek komunikatuan. Eta, umorea erabiliz, «arrosarioak gure obarioetatik kanpo! Nire ohean nahi dudana goizean zein gauean!» oihukatzen dute.

Hala joaten dira, banan-banan, alternatibak proposatzen, eta agiriaren bukaeran, iraultza feminista ez bada, ez dela benetako iraultzarik izanen oroitzen dute eta ostiraleko ekintzetan parte hartzera gonbidatu. Hiriburuetako elkarretaratzeez gain, askotariko ekintzak antolatu dituzte: Baionan, «Singue Sabour, Pierre de Patience» filma eta solasaldia; Hazparnen, «Wadjda» filma eta eztabaida eta balio maskulino eta femeninoez mahai-ingurua, eta Pausun, afaria eta antzerkia.

parte-hartzaileak

Ipar Euskal Herritik Altxa Neskatxa, Bortizkeria Sexisten Aurkako Taldea eta Emazteek Diote bildu dira, bertzeak bertze; Hegoaldean, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, IUko Emakume Idazkaritza, Bilgune Feminista, Medeak, Lumatza...

elkarretaratzeak

Mota anitzetako ekintzez gain, kontzentrazioak antolatu dituzte: Baionan, 18.30ean udaletxean; Donostian, 19.30ean Bulebarren; Bilbon, ordu berean Arriagan; Gasteizen, 20.00etan San Antonen eta Iruñean, ordu berean Gaztelu Plazan.

Lakua recortará un 20% el presupuesto de Emakunde

Emakunde no se librará de los recortes. Ayer, la secretaria general del instituto, Ana Alberdi, afirmó que este año el presupuesto del organismo autónomo caerá en torno a un 20%. No obstante, defendió que este tijeretazo no repercutirá sobre los programas de igualdad.

Alberdi, que presentó junto con la directora de Emakunde, Izaskun Landaida, la campaña de este año para la conmemoración del Día Internacional de la Mujer, reconoció que la reducción presupuestaria les obligará a reajustar iniciativas y ayudas. «Queremos hacer más con menos», matizó.

En cuanto a la campaña, que llevará por lema «Igual es más», Landaida destacó que con este eslogan Emakunde pretende subrayar «el valor real de la igualdad». Tal como señaló, el fomento de la igualdad repercute sobre el bienestar social, ya que conlleva «más respeto, más conocimiento, más bienestar y más democracia».

Recordó que la falta de igualdad tiene costes «humanos, sociales y económicos». En este sentido, afirmó que la violencia machista es la expresión «más brutal de desigualdad» y cargó contra las declaraciones de Toni Cantó (UPyD), que hace una semana dijo que la mayor parte de las denuncias por maltrato eran falsas. Landaida, que avanzó que el día 8 la Cámara de Gasteiz votará una declaración institucional propuesta por Emakunde, informó de que solo son falsas el 0,14% de las denuncias por maltrato presentadas en la CAV.

Por otro lado, ayer el PSE instó a Lakua a que realice los trámites necesarios para dotar de la documentación administrativa necesaria a las personas en fase de reasignación de sexo, tal y como prevé la ley. Ion SALGADO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo