GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zorrotzaurreko obrak aurten hastea espero du Bilboko Udalak

GARA | BILBO

«Hondamendirik ezean», Deustuko kanaleko obrak aurten hasiko direla baieztatu zuen atzo Iñaki Azkuna Bilboko alkateak. Adierazi zuenez, Udalak bere gain hartuko du bi urertzak batuko dituen zubiaren eraikuntza. Argitu zuen, halaber, lur kutsatuak agertzekotan, udal gobernua arduratuko litzatekeela horien kudeaketaz.

Bilboko Udalak atzo sinatu zuen lankidetza hitzarmena Lakuarekin, Zorrotzaurreko proiektua behin betiko martxan jartzeko.

Juan Maria Aburtok, Urkulluren Gobernuko Enplegu eta Politika Sozialen sailburuak adierazi zuenez, hitzarmena «oso garrantzitsua izango da Bilborentzat, auzoen garapen ekonomiko eta jasangarria indartuko duelako».

Era berean, obra horiek direla medio, ibaiak gainezka egiteko arriskua ere nabarmen murriztuko dela gaineratu zuen Aburtok, «herritarrei segurtasuna emanez».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo