GARA > Idatzia > Kultura

Hamaika euskal taldek hartuko dute parte Kutxa Kultur Musika ekimenean

GARA | DONOSTIA

Grande Days (Donostia), Screamin Target (Donostia), Napoka Iria (Elgoibar), Lou Topet (Zarautz), Codigo Bushido (Donostia), Buffalo (Zarautz), Roulot (Donostia), Cohen (Urnieta), Istrian (Oiartzun), Jus (Donostia) eta UK Bill (Donostia) taldeak izan dira Kutxa Kultur Musika ekimenerako aukeratutako hamaika taldeak. Talde horiek bina emanaldi egingo dituzte Kutxa Kultur 2013an. Horietako bat Kutxa Kultur Hiria programaren barne egingo dute (ekainean eta irailean, Donostiako kaleetan) eta bestea irailaren 6an eta 7an Igeldoko jolas-parkean egingo den Kutxa Kultur Festibalean. Gainera, hiru taldek beste emanaldi bat eskaini ahal izango dute Donostiako Jazzaldian, Loiola kaleko Musika Egunean (ekainaren 22an) eta Irun Rock jaialdian (irailean).

Ostiral honetan Julieta Benegas eta Napoka Iria izango dira Getariako Balenciaga museoan. Lehenengo 800 sarrerak saldu ondoren ekitaldia berregituratu da, eta azkenean 1.400 lagunentzako lekua egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo