GARA > Idatzia > Ekonomia

Ehunka lagun mobilizatu dira lan akordio berriaren kontra Ipar Euskal Herrian

p028_f02.jpg

GARA |

Urtarrilean patronalak eta CFDT, CFTC eta CGC sindikatuek sinatutako Akordio Nazional Interprofesionala lege bilakatu ez dadila eskatzeko greba egin zuten atzo Ipar Euskal Herrian, «Flexibilitatea borrokatu. Bertan erabaki» lemapean. Goizean manifestazioa egin zuten Baionan, eta sindikatuek erran zutenez, 1.200 lagunek hartu zuten parte; poliziak emandako datuen arabera, 750 izan ziren.

CGT, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek adierazi zutenez, egitasmo horrek lan kodea desegiten du. LABen ustez, «langileriaren eskubideen kontrako eraso berri eta onartezina» da patronalarekin sinatutako akordioa.

Bestalde, CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek «austeritate eta flexibilitatearen kontra eta eskubide sozialen, lanaren eta soldaten handitzearen alde» borrokatzeko garaia dela baieztatu zuten.

Ituna lege bihurtzeko lehen pausoa emango dute gaur, lan akordio berria ministro kontseiluan aurkeztuko baitute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo