GARA > Idatzia > Euskal Herria

Trebiñuk ofizialki Arabara batzeko beste urrats bat egingo du

I.S. |

Trebiñuko eta Argantzuneko zinegotziek konderria Burgosetik banantzeko prozedura martxan jartzeko bozketa egingo dute gaurko udalbatzetan. Halaber, bi udalerrietako ordezkariek egun Gaztelaren menpe dagoen lurraldea Arabara ofizialki batzea nahi duten ala ez erabakiko dute.

Trebiñuko Udalean eguerdiko hamabietan egingo dute udalbatza, eta, itxuraz, Udala osatzen duten zinegotziek Ignacio Portilla alkateak defendatutako txostenaren alde bozkatuko dute, PPko hiru ordezkariek salbu.

Argantzuneko Udalean, berriz, 14.00etan egingo dute udalbatza. Udalerri honetan mozioak sei zinegotzien babesa eskuratuko du; izan ere, auzokideek osatutako alderdi independentea, gehiengo daukana, Konderria EAEn sartzearen alde dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo