«Benetako justizia auzitegi» bat dela erakustea espero du Herrirak
Ainize BUTRON | BAIONA
Datorren martxoaren 20an Estrasburgok emanen duen epaiari begira, Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren berri eman zuen atzo, Baionan, Urtsoa Parot senideak eta Olatz Talavera abokatuak lagundurik.
Olatz Talaverak epai horren zergatia azaldu ondoren, abokatuek «argumentazio sendoa, eta juridikoki pisuzkoa» dutela jakinarazi zuen; arazoa, berriz, Espainiaren jarreratik datorrela esan zuen: «Presio politikoa jartzen ari da».
Halere, jurista batzorde batek doktrinaren gaineko balorazio bat egitea proposatu zuela gogoratu zuen, eta ekimen hori begi onez ikusten dutela gaineratu. Europako Giza Eskubideen Auzitegian zer gertatuko den galderari erantzunez, Ines del Rio presoaren askatasuna berretsiko ez balute «juridikoki ate guztiak itxiko lirateke», argitu zuen. Berretsiko balute, ordea, Espainiako auzitegiak bete egin beharko luke erabakia, «eta beste kasu guztietan aplikatu».
Hogeita hiru urteko kartzela zigorrak beteak dituzten Unai eta Ion Keparen arrebak, bestalde, 197/2006 doktrina «heriotza zigorrarekin» eta «torturarekin» alderatu zuen.
«Presondegi baldintzak ikusirik, kartzelan berrogei urte mantenduz emeki heriotzara eramateko forma bat da», salatu zuen. Horretaz gain, espetxeratuak direlarik, eta presondegian igarotzen duten garai osoan zehar, «presoek tortura jasaten» dutela nabarmendu zuen. «Bizi osorako kartzela zigorra hirugarren tortura forma bat da», gaineratu zuen. Eta 197/2006 doktrina gizalegez onartezina dela esan zuen. «Espero dut Europak benetako justizia auzitegi bat dela erakutsiko duela», bukatu zuen Urtsoa Parotek.
Martxoaren 20ko epaiketaren karietara Herrirak hainbat hitzordu finkatu ditu. Egun berean, 12.30erako, Baionako Espainiako Kontsulatuaren aitzinean elkarretaratzea antolatuko du. Kari horretara, eragileei deia zabaldu zien, Herriraren manifestua izenpetzeaz gain, ekimen horretan parte hartzeko. Ondotik, 18.30ean, elkarretaratzea eginen dute Baionako herriko etxearen aitzinean. Martxoaren 28an, «Bukaerarik gabeko zigorra» izenburuko hitzaldia eginen du Baionako Fakultatean.
Taubiraren adierazpenak
Herrirak atzoko agerraldia baliatu zuen, besteak beste, Christine Taubira frantses Justizia ministroak joan den ostiralean egindako adierazpenak «positiboki» baloratzeko. «Gure irudiko inportanteak dira eta ez dira behar bezala baloratuak izan», esan zuen Emilie Martinek.
Gogorarazi zuenez, presoen hurbilketa «legean inskribatua» dela adierazi zuen Taubirak, eta «presoak batzearen» gaiari buruz hausnarketa egiten ari direla. «Bi eskakizun horiek betez, frantses Estatuak urrats garrantzitsu bat emanen luke bakearen bidean», esan zuen Martinek. Azkenik, Ibon Fernandez Iradi preso gaixoa «askatzea» eskatu zioten Parisi, eta Taubirari, berriz, «norabide horretan lan egitea».
El alcalde de Atarrabia, Peio Gastearena, compareció ayer ante la Audiencia Nacional española como imputado por su participación en un acto de recuerdo a los presos en fiestas de la localidad de Iruñerria. «No hemos cometido ningún delito y nos han hecho venir hasta aquí con el único objetivo de obstaculizar nuestro camino y de poner trabas al trabajo que estamos realizando tanto en los ayuntamientos como en la calle tomando parte en las movilizaciones», explicó el propio Gastearena en Madrid. «Se pretende criminalizar la solidaridad -añadió-, pero nosotros seguiremos defendiendo sus derechos».
Por otro lado, el juicio contra los profesores de la UPV-EHU Enrique Antolín y Xabier Aierdi quedó ayer visto para sentencia tras las conclusiones de las partes implicadas. La Fiscalía y las acusaciones mantuvieron las peticiones de inhabilitación, mientras que la defensa reclamó la libre absolución. GARA