
LITERATURA
R.M. Azkue Sarien 2012ko edizioko sariak banatu dituzte
Idazle gazteak literaturara erakartzeko asmoz sortutako R.M. Azkue Sarien 2012ko irabazleak ezagutzera eman dituzte. Hala, 11-14 urte artekoen mailako narrazioko irabazlea Zeraingo Izar Foroni izan da «Gauza txikiak» testuari esker. 15-18 urte artekoen artean, narrazio atalean Garazi Mugarzak irabazi du eta poesia alorrean, berriz, Eider Perezek.