ZUK ZEUK EGIN
Erretratuak ateratzeko sormen tailerra Guggenheimen
Sakelako telefonoarekin erretratuak egiten ikasteko tailerra egingo du Bilboko Guggenheim museoak datorren asteko astearte, asteazken eta ostegunean. Parte hartzeko izena eman behar da txarteldegian edo museoaren webgunean. 18 urtetik gorako bisitariei eskainia dago eta 24 euro balioko du tailer osoak.