GARA > Idatzia > Kultura

Kaikua oinarri duen artisautza ikusgai Errenteriako Merkatuzarren

GARA | ERRENTERIA

Kaiku tradizionala oinarritzat edo inspirazio iturri izan duten artisau produktuak biltzen dituen erakusketa ikusgai izango da Errenteriako Merkatuzar eraikinean hilaren 21a arte. Aurkezten diren eskulan guztiak, Gipuzkoako Aldundiaren eta Errenteriako Udalaren laguntzaz, Artiolak antolatutako lehiaketan parte hartutakoak dira.

Erakusketarekin batera, artisautza eta berrikuntza aztertuko dituzten jardunaldi batzuk burutuko dira Merkatuzar eraikinean bertan. Guztira 40 obra aurkeztu ziren lehiaketa honetara, Katalunia, Andaluzia, Kantabria eta Euskal Herrikoak.

Jardunaldiak eta azoka ostiral, larunbat eta igande honetan izango dira. Kepa Junkerak «Berrikuntza euskal musika tradizionalean» aztertuko du lehen saioan. Hiru egunez artisau eta aditu ugarik berrikuntzak artisautzan duen garrantziaz arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo