GARA > Idatzia > Mundua

Independentziarako erreferenduma 2014ko irailean egingo du Eskoziak

Eskoziak datorren urteko irailaren 18an egingo du independentziari buruzko erreferenduma. Kontsultaren legea aurkeztu zuen atzo Alex Salmond Gobernu autonomikoaren buruak Holyroodeko Parlamentuan. SNP alderdiak eta oro har independentistek urte eta erdiko epea dute Eskozia aske batek herritarrei onura politikoak eta ekonomikoak ekarriko dizkiela konbentzitzeko. Ez dute lan samurra izango (inkestei kasu eginez gero), baina baikor daude.

p020_f01_199x116.jpg

GARA | EDINBURGO

Eskoziak 2014. urteko irailaren 18an egingo du independentzia erreferenduma, atzo Alex Salmond Gobernu autonomikoaren lehen ministroak iragarri zuenez. Data hori «egun historikoa» izango dela azaldu zuen, Britainia Handiaren menpe 300 urte igaro ondoren etorkizuna erabakiko dutelako eskoziarrek.

Nicola Sturgeon lehen ministroordeak atzokoa «emozioz beteriko» eguna izan zela gaineratu zuen. «Eskoziar orok, independentziaren alde edo kontra egon, erreferendumaren bidean urrats garrantzitsu bezala» biziko zutelako.

Erreferenduma datorren urteko udazkenean egingo zela ziurtzat jotzen zen. «The Sun» egunkari sentsazionalista erratu egin zen bezperan, galdeketa 2014ko urriaren 18an izango zela iragarri zuenean. Hilabete eskas lehenago izango da.

Data ez da txantxetako kontua izan Londresen eta Edinburgoren arteko negoziazioetan. David Cameron lehen ministro britainiarra, erreferenduma izango zela onartzean, lehenbailehen egitearen aldekoa zen, independentziaren aldeko kanpaina oztopatzeko asmoz.

Scottish National Party alderdiko burua den Salmondek ez zuen amore eman eta data mantentzea lortu zuen. Hori bai, negoziazio orotan bezala, onartu egin behar izan zuen beste aldeak erreferendumeko galderari buruz defendatzen zuena.

Londresek nahi bezala, galdera bakarra eta zehatza izango da: «Eskoziak herrialde independientea behar du izan?», eta ez «Ados al zaude Eskoziak herrialde independentea izan beharko lukeela?». Gainera, ez da erantsiko autonomia gehiago izateari buruz Edinburgok nahi zuen bigarren galdera bat.

Auzi teknikoak, eta noski politikoak; oinarrian bi aldeak ados agertu baitziren. Izan ere, Cameronek azaldu zuen bezala, eskoziarren erreferenduma egiteko aldarrikapena onartzea besterik ez zitzaion geratzen, «2011ko hauteskundeetan erreferenduma bere programan agindu zuen alderdiaren alde (SNPk) bozkatu zutelako», gehiengo osoa emanez, gainera.

Salmondek atzo aurkeztu zuen erreferendumaren legea Holyroodeko Parlamentuan. Baina honek beste lege-proiektua du eskuetan, bozkatzeko adina 16 urtera arte jaistea aurreikusten duena, hain zuzen. Eskoziarren aldarrikapena zen, eta Londresekin sinaturiko akordioan jasotzea lortu zuen. Hori bai, hauteskunde autonomikoetan eta lokaletan bozkatzeko ahalmena duten guztiek erreferendumean ere parte hartu ahal izango dute, Eskozian erroldaturik dauden soldadu britainiarrak eta lordak ere tartean.

Azkenik, erreferendumaren legeak baimena emango dio Britainia Handiko Hauteskunde Batzordeari kanpaina eta bozak gainbegiratzeko. Izan ere, SNPk kontsulta eta emaitzak «nazioarte mailan onartuak izango diren» bermeak nahi ditu.

BIDAIAREN AMAIERA

Erreferenduma Eskoziak «1999an hasi zuen bidaiaren amaiera izango da», azaldu zuen Salmondek. Urte hartan Londresek bahituta zituen hainbat eskumen berreskuratu zituzten eskoziarrek.

El buen gobierno será cláve para el resultado final

Alex Salmond y el SNP tienen a su favor la buena consideración que tiene su Gobierno (que revalidó, esa vez con mayoría absoluta, su victoria en 2011) tanto en el ámbito económico como en política social. Y el primer ministro escocés recuerda el corolario de ello al reivindicar que una Escocia independiente podría gestionar mejor sus recursos (entre ellos el petróleo y el gas del Mar del Norte) y evitar los recortes que impone el Ejecutivo conservador de David Cameron. Recortes, además, que no están impidiendo, al contrario, que Gran Bretaña siga al borde de la recesión, como quedó en evidencia el miércoles con la presentación de nuevos presupuestos más restrictivos.

Así las cosas, los unionistas tratan por todos los medios de negar la mayor, poniendo en entredicho la gestión de Salmond. La líder de la oposición laborista escocesa, Johann Lamont, cuyo partido forma parte de la campaña unionista y opina que la separación resultaría perjudicial para Escocia, criticó que la «obsesión por la independencia» está motivando que el ministro principal «no esté haciendo su trabajo, que es dirigir el país. «Nuestros servicios se encuentran bajo presión y las familias se encuentran bajo presión y merecen un Gobierno que les tenga como prioridad en lugar de centrarse en sus propias obsesiones», lamentó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo