Independentziarako erreferenduma 2014ko irailean egingo du Eskoziak
Eskoziak datorren urteko irailaren 18an egingo du independentziari buruzko erreferenduma. Kontsultaren legea aurkeztu zuen atzo Alex Salmond Gobernu autonomikoaren buruak Holyroodeko Parlamentuan. SNP alderdiak eta oro har independentistek urte eta erdiko epea dute Eskozia aske batek herritarrei onura politikoak eta ekonomikoak ekarriko dizkiela konbentzitzeko. Ez dute lan samurra izango (inkestei kasu eginez gero), baina baikor daude.
Bersani y Grillo piden formar Gobierno a la espera de la decisión de Napolitano
Pier Luigi Bersani y Beppe Grillo se ofrecieron ayer al presidente, Giorgio Napolitano, para formar Gobierno, mientras Silvio Berlusconi volvió a defender una gran alianza con el centro-izquierda como mejor opción para dirigir el país. Napolitano dará a conocer hoy su decisión.
Obamak huts egindako bideari heldu dio Palestinako bisitan
AEBetako presidente Barack Obamak palestinarren etsipena handitu zuen atzo egindako bisita laburrean. Aurreko egunean Israelen «betiko aliantza» baieztatu ondoren, atzo bi estatuen konponbidea defendatu zuen, eta kolonizazioa gelditzeko eskatu beharrean, «negoziatzeko arazoa» dela esan zuen. Palestinarrek ez zela ongi etorria erakutsi zioten.