Obamak huts egindako bideari heldu dio Palestinako bisitan
AEBetako presidente Barack Obamak palestinarren etsipena handitu zuen atzo egindako bisita laburrean. Aurreko egunean Israelen «betiko aliantza» baieztatu ondoren, atzo bi estatuen konponbidea defendatu zuen, eta kolonizazioa gelditzeko eskatu beharrean, «negoziatzeko arazoa» dela esan zuen. Palestinarrek ez zela ongi etorria erakutsi zioten.
GARA | JERUSALEM
AEBetako presidente Barack Obamak ez zuen ongietorri berorik izan Palestinako lurralde okupatuetara eginiko bisitan. Helikopteroz Ramallah-eko Muqataa presidentetzako egoitzara iritsi zenean, ia 300 pertsona hurbiltzen saiatu ziren «Obama, ez zara ongietorria» edo «Obama alde Ramallahetik» zioten pankartekin, izugarrizko segurtasun neurrien artean.
Manifestariek oinetakoak erantzi, eta zapatak eskuetan -mespretxua adierazteko eskualdeko ohitura bati jarraituz-, «AEB-Israel-Britainia Handia: Terrore-hirukia» bezalako lemak oihukatu zituzten.
Baina ordu batzuk lehenago, goizaldean, mezua gogorragoa izan zen. Gazatik bi kohete jaurti zituen talde salafista batek. Bat Sderot herri israeldarreko etxe baten ondoan erori zen. Zauriturik ez zuen eragin, baina bai kalte materialak. Bigarrena zelai batean erori zen.
Majlis Shura al-Mujahidin talde salafistak bere gain hartu zuen erasoa, «Obama txakurrari esateko: Ez zarete seguru biziko, gu herri islamiar guztietan seguru ez gauden bitartean».
Kolonizazioarekin, epel
Eraso horren ondoren, Israelek Mahmud Abbas Palestinako Agintearen presidenteari zaintza zorrotza egingo diola esan zuen, ea zer erantzun ematen duen eta Hamasekin elkarrizketa jarraitzen duen ikusteko, Gaza Hamasen kontrolpean dagoelako.
Bestalde, palestinarrek Obamak Israelgo toki historikoak eta Isaak Rabinen hilobia bisitatu izana gaitzetsi zuten, aldi berean Zisjordanian bost ordu baino ez zelako egon eta ez zelako Jaser Arafaten hilobira joan. Gainera, preso palestinarren familiekin egoteari uko egin zion, eta apartheida eta okupazioa ezagutzeko interesik ez zuelako erakutsi. Palestinarren etsipena handitu zuen, gainera, Obamak gatazka konpontzeko huts egindako bideari heldu zion-eta.
Izan ere, negoziazioa eta bi estatuen konponbidea defendatu zituen berriro. Gainera, Israel «Estatu judua» izan beharko zela esan zuen, sionismoaren nahiari makurtuz. «Palestinarrek Israel Estatu judu gisa onartu behar dute, eta israeldarrek onartu behar dute Palestina independenteak bideragarria izan behar duela», adierazi zuen.
Baina bideragarria izateko oztopoak alde batera utzi zituen. Hain zuzen, kolonizazioa egokia denik uste ez badu ere, palestinarren eta israeldarren artean negoziatzeko arazoa baino ez dela esan zuen. «Ez dugu uste kolonizazioren jarraipena bide eraikitzailea, egokia edo bakea sustatzeko ona denik», esan zuen Obamak, baina, bere ustez, arazoa negoziazioan aztertu behar da eta ez palestinarren lurraldeetako koloniak geldituz.
Bestalde, AEBetako presidenteak Hizbullah nazioartean «erakunde terroristatzat» jotzeko eskatu zuen, batez ere Europar Batasunari zuzenduta mezua. Izan ere, EBk ez du oraindik sartu Libanoko erakunde hori bere «terroristen zerrendan».
El líder supremo iraní, ayatolá Ali Jamenei, aseguró ayer que, si Israel ataca Irán, « la República Islámica arrasará Tel Aviv y Haifa hasta los cimientos». Sin embargo, Jamenei se mostró por primera vez dispuesto a entablar negociaciones directas con Washington sobre el programa nuclear. «No me opongo» dijo, pero desconfió de que las propuestas de Washington -«centro de las conspiraciones y el origen de la hostilidad contra la nación iraní»- sean honradas. Desde Jerusalén, el presidente de EEUU, Barack, Obama, tranquilizó a Israel afirmando que «un Irán nuclear sería un peligro que no podría ser controlado», e insistió en que «todas las opciones están sobre la mesa. América hará lo que sea necesario para impedir que Irán tenga armas nucleares».
GARA