Xiru festibalak «Ederlezi» pastoral alternatiboa estreinatuko du Gotainen
KAZETA.INFO | BAIONA
«Kanpotik jinik» gaia aukeratu dute Gotainen igandera bitartean ospatuko den Xiru festibaleko antolatzaileek. Aurtengo izarra «Ederlezi» pastorala izanen da, Xiberoako artista ezberdinen artean sortutako lan alternatiboa, bihar plazan eskainiko dena.
«Ederlezi» hitzak «eder» hitzetik euskararekin lotura egiten badu ere, Europa erdi eta ekialdean buhameek udaberrian ospatzen duten festa handi baten izenarekin du zerikusia.
Burkina Fasori ere omenaldia egingo diote, bertako Ket artistaren lan bat errekaren ondoan jarriz, antolatzaileek urtero egiten dute legez. Jarraian, urte hasieran zendu zen eskultorearen omenez, Chrysogone Diangouaya dantzari kongoarrak dantza bat eskainiko dio.