GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea

Joseba Ostolatzak Xiete harriarekin marka saiakera egingo du

J.L.

Joseba Ostolatzak marka saiakera egingo du gaur Aizarnazabalen 18.00etatik aurrera. Bertako Xiete harri berezia jasotzen saiatuko da, eta horretarako bost minutuko txanda bat izango du. 190 kilo pisatzen ditu eta kubikoaren itxura dauka. Orain arte Perurenak, Goenatxo II.ak eta Urtainek bakarrik jaso omen dute.

Bihar, berriz, 12.30etik aurrera Etxauri Harria txapelketa jokatuko da Etxaurin. Urrutia, Irigoien, Izeta II.a, Bertiz eta Ostolatza neurtuko dira. Bakoitzak heldulekurik ez duen 136,5 kiloko harri berezia jaso beharko du, eta lanerako, berriz, bost minutuko txanda izango du. Izetak dauka marka, 15 jasoaldirekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo