GARA > Idatzia > Euskal Herria

Europak erabaki artean, adostasun soziala indartuko du Herrirak

Estrasburgoko bistaren ondoren, batetik, pozik ageri da Herrira mugimendua, argudio juridikoen sendotasuna eta Euskal Herrian dagoen adostasun zabala ikusita, baina bestetik, kezkatuta, Gobernu espainolaren mehatxu berriak direla eta. Epaia ezagutu artean, aurrera egingo du Herrirak, «gizartearen adostasun handi hori modu eraginkorrean antolatzeko». Asteazkenean 10.000 lagunetik gora atera zen kalera.

p013_f01_25653.jpg

GARA | DONOSTIA

Gaur jakinaraziko du Herrirak, Bilbon, hurrengo hilabeteetan presoen eskubideen alde egingo den beste ekimen handi bat. Atzo, Donostian, asteazkenean Estrasburgoko Auzitegian egin zen 197/2006 doktrinaren berrazterketari erreparatu zion. Gazi-gozoa da jardun horren ondoren mugimenduak duen sentsazioa; poza Euskal Herrian agerturiko adostasunak ematen dio; egonezina, berriz, Madrilen PPk agerturiko jokabideak.

«Espainiako Gobernuaren jarrera. Barne ministroak iragarritako `ingeniaritza juridikoak', edonondik begiratuta ere, ez du ez bururik ez hankarik. Muturreko jarrera horiek mantentzeak espetxe politika anker honen ondorioak jasaten dituzten milaka pertsonen sufrimendua areagotu besterik ez du egiten», zehaztu zuten.

Nolanahi ere, pozteko bestelako arrazoi bat ere utzi dio martxoaren 20ak. Bista erabakigarri horren bezperatan, nabaria izan da euskal gizartean espetxealdiak luzatzeko doktrinak hartu duen kolpea, kalean, erakundeetan, abokatu elkargoetan, epaitegietako arduradunen artean... Gizartearen gehiengoa horren aurka lerrotuta dagoela ondorioztatzen du Herrirak. Eta asteazkenean ere, kalean, herriz herri, begi bistan gelditu zela ekarri du gogora.

«10.000 lagunetik gora bildu ziren 197/2006 doktrinaren indargabetzea eskatzeko buruturiko mobilizazioetan -aipatu zuten Garaik eta Garciak-. Herrirak deitutako 70etik gora mobilizazioei sektore ezberdinek -erakunde, alderdi eta sindikatuek- deiturikoak gehitu behar zaizkie».

Horrek guztiak, Herrirako ordezkarien esanetan, gauza bat erakusten du: «Indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika gainditzeko beharraren inguruan dagoen adostasun soziala sendotzen ari da».

«Hala ere, lan handia dugu egiteko, bai zigorra bete duten preso guztien askatasuna lortzeko, bai salbuespen neurri guztiak indargabetzeko ere -erantsi zuten-. Horregatik, Herrirak lanean jarraituko du adostasun sozial handi hori modu eraginkorrean antolatzeko».

Mobilizazioak

Hurrengo ostirala jaieguna dela-eta, herri askotan azken ostiraleko ekitaldi bereziak atzo egin zituzten. GARAri jakinarazitakoaren arabera, euskal errepresaliatuen aldeko mobilizazioak izan ziren iluntzean Oñatin (50 lagun), Lekeition (117), Ondarroan (218), Lezaman (11), Lizarran (43), Bergaran (57), Deban (45), Andoainen (56), Getarian (25), Abanton (30), Elgetan (30), Ugaon (40), Lazkaon (90), Agurainen (50), Etxarri-Aranatzen (77), Lizartzan (42), Zarautzen (167), Amurrion (55), Soraluzen (113), Tafallan (47), Berriozarren (45), Zornotzan (86), Zizurren (31), Elgoibaren (45), Errenterian (197), Gatikan (41), Pasai Donibanen (35) -aurretik plenoa egon da zigorrak luzatzearen kontra-, Arbizun (52), Durangon (203), Bilbo-Sabin Etxean (90), Baztanen (22), Galdakaon (82), Iruñean (320), Gasteizen (410) eta Busturian (51).

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarrikapenak badu beste hitzordu garrantzitsu bat bihar eguerdian Baionan, Korrikaren amaierako kilometroetan. Suprefekturaren aurrean, presoen aldeko kilometroan (2578) parte hartzera deitu dute, 12.14an, baita ikurrak eraman eta Herriraren kamiseta janzteko ere.

Zortzi urteko zigor eskaera duen Ernesto Praten alde kalera aterako dira Elizondoko auzokideak

Ernesto Prat elizondarra, Ekineko kide izateaz akusaturik, apirilaren 9an epaituko dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Ez da nolanahiko saioa izango, Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra iragarri baitu. Auzia 2008an gertatu zen. Sarekada egin zuen orduan Guardia Zibilak Nafarroan, hainbat erakunde, hedabide, talde eta elkarte abertzale eta ezkertiarren aurka, «dena ETA da» argudiopean. Prat ez zuten orduan harrapatzerik lortu. Bere bila zebiltzala jakin zuenean, polizien eskuetatik pasa behar izan gabe deklaratzera joateko eskaria egin zion epaileari, baina honek ez zuen kontuan hartu. Ia lau urte beranduago, iazkoa urtarrilaren 12an, Lapurdin bizitza normala eta publikoa egiten ari zenean, Urruñan atxilotu zuten eta otsailean Espainiaratu zuten.

Hori dela eta, Elizondoko auzokideek bere alde egitea erabaki dute, eta epaiketa hasi baino bi egun lehenago, apirilaren 7an, igandean, hain zuzen, manifestazioa egingo dute Baztango hiriburuko karriketan. 18.00etan abiatuko da plazatik. Leloa, hauxe: «Epaiketa gehiagorik ez! Eskubide zibil eta politikoen alde! Ernestorekin elkartasuna».

«Euskal Herrian irekitzen ari den aldi politikoa» aipatzen du ekimenak, «politikan aritzeko eskubidea trabatzea, polizien jazarpenarekin segitzea, salbuespen legeak mantentzea, oinarrizko eskubideak urratzea eta herritarren kontrako epaiketa politikoa burutzea» ez dela zilegi salatzeko. «Estatuek beren zanpaketa estrategia alde batera utzi eta bitarteko errepresibo guztiak desegitea derrigorrezkoa da», aldarrikatu dute.

Baztango Udalera eta Baztango Batzar Nagusira ere eramango dute auzia, mozio bana aurkeztu baitute. Udalak dagoeneko onartu du eta, beraz, manifestazioarekin bat egiten du. GARA

Debate sobre presos vascos el miércoles en el Parlamento de Bruselas

Organizado por Friendship y el grupo Verdes-ALE, el miércoles tendrá lugar en una sala del Parlamento Europeo una conferencia sobre la cuestión de los presos en el proceso de resolución en Euskal Herria. Se hará a partir de una pregunta muy concreta: «Key to peace? (¿Llave para la paz?)». No es la primera vez que allí se realizan sesiones de trabajo específicas sobre el proceso vasco. Intervendrán el vaso Gabi Mouesca; Robert McBride, sudafricano (acaba de participar en el Foro Social); la irlandesa Avila Kilmurray, de Community Foundation; Nelly Maes, flamenca, de Vlaams Vredesinstitutt.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo