GARA > Idatzia > Kultura

Aitzolek eta belaunaldikoek beren omenezko plaza dute jada

p055_f02_42x65.jpg

GARA | TOLOSA

2011ko urriaren 17an Aitzolen heriotzaren -fusilamenduaren- 75. urteurrenaren harira hasitako Euskal Pizkundea zikloa atzo amaitu zen Tolosan. Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896; Hernani, 1936), Aitzol, eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz hainbat ekitaldi burutu dira Euskal Herri osoan zehar, eta Tolosako plaza bati Euskal Pizkunde izena jartzearekin batera, jarri zitzaion ginga belaunaldi oso bati egindako omenaldiari.

2011. urtea Euskal Pizkundearen urtea izendatu zuten. Bi urte beranduago, orduan hasitako zikloari amaiera emateko, Euskal Pizkundea izena jarri zioten atzo Oria ibaiak, Aranburu Jauregiak, Andre Maria elizak eta Errotak mugatutako guneari.

Bestalde, Euskal Pizkundearen omenez egindako bideoa aurkeztu eta proiektatu zuten. Hamaika politikarik, idazlek zein euskaltzalek hartu zuten parte ekitaldietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo