GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

XXL izendapenetarako lehiakideak hautatu dira

Shane Dorianek lau kategoria desberdinetan lortu du bere hautagaitza.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

2013ko XXL izendapenetarako hautatu dituzten olatu eta surflarien izenak argitaratu dituzte. Guztien artean bada behin eta berriz errepikatzen den izen bat, Shane Dorian. Hawaiiarrak kategoria guztietan lortu du bere hautagaitza. Orain epaileei dagokie hautagaien artean izendatuak nortzuk izango diren erabakitzea.

Lau kategoria nagusiak honakoak dira: urteko surflaria, arraun eginaz hartutako olatua, olaturik garaiena eta tubo handiena.

Gero, kategoria bakoitzean bost irudi izaten dira aukeratuak, beraz irudia da antolatzaileek kontuan hartzen dutena, eta ondorioz, kategoria berean birritan hautatua izan daiteke surflari bera.

Aurtengoan, faboritoetako bat, ikusmin handiena sortu duen olatua, Garrett Mc Namarak Nazaren hartutakoa zen, baina Garrettek hautapenetan ez parte hartzea erabaki zuen, babesleen artean alkohol markak daudelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo