EUSKARA
Euskal Konfederazioak euskalgintza defenditu du Ikas-Biren erasoetatik
Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko gurasoen elkarteak, 30. urteurrenaren aurkezpenean, zalantzan eman zituen Euskararen Erakunde Publikoak diru-laguntzak banatzeko erabiltzen dituen irizpideak, bai eta Euskal Konfederazioaren baitan diren elkarteen lana ere. Euskal Konfederazioak salaketei erantzun die «puntu batzuk argituz eta egiak ez diren erranak salatuz». AEK-k, Seaskak, Euskal Irratiek eta Ikas-ek egiten duten lanaren balioa agerian jartzen du Konfederazioak eta kexu da «ikusiz beste behin ere elkarte horren asmoa `kolpe mediatikoa' egitea dela».