GARA > Idatzia > Kultura

MURRIZKETAK

Hekimenek euskarazko hedabideei laguntzak indartzeko eskatu du

Hekimen elkarteak, euskara hutsean ari diren berrogeita hamar hedabide baino gehiago biltzen dituena, azken hilabeteetan hainbat eragilerekin elkartu da, tartean Lakuako Gobernua, aurrekontuen inguruan mintzatzeko. Aurrekontuen arabera, euskal hedabideei eskainitako diru kopurua (4.875.000 euro) iazko berdina da, eta Hekimenek uste du laguntza politika eraginkorragoa eta zabalagoa izan beharko litzatekeela aurrekontu hori ez delako nahikoa sektoreak aurrera eraman behar dituen erronkei heltzeko. Era berean, kezkatuta dago hizkuntz normalizazioa helburu duten egitasmoek aurten izango duten laguntzen jaitsieraren aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo