GARA > Idatzia > Kultura

BREAK ON STAGE

Kale kulturaren jaialdia ospatuko dute Bilbao Arenan, larunbat honetan

Break on Stage jaialdia, kale kulturaren erakustaldirik handiena, Bilbao Arena kirol jauregian ospatuko da datorren larunbatean. Break dantza eszenikoa, hip hopa, akrobaziak bizikletarekin eta Cyr Whell-arekin, mapping proiekzioak edo grafitiak bezalako hamarnaka jarduera egongo dira ikusgai festan. Europa osoko artistek hartuko dute parte kale kultura, teknologia berriak eta muturreko kirola nahasten dituen ekitaldi honetan. Egitaraua osatzeko, larunbat arratsaldean BBK aretoan eta Miribilla parkean break dantzarien lehiaketa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo