GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

ARGIA | Lander Arbelaitz, 2013/4/19

Aske Guneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik

Donostian azken egunotan bizi izan duguna askok ez dugu denbora askoan ahaztuko, eta batez ere gaurkoa. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote beren militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteei babesa emanez. Goizeko 6:00etan esnatu dituzte lo zeudenak, baina ertzainek ez dute lortu harresia gainditzea. Sekula baino jende gehiago zegoen Bulebarrean. Duintasun handiz eutsi diote gazteek, inongo biolentziarik erabili gabe, baina aldarrikapenetan oso tinko. (...).

Ertzaintzarekin izandako bi kontu ere aipatu nahi nituzke. Lehena, harresiko jendea ateratzen hasi direnean, eta beraiek esandako lekutik pasa gabe nintzela, agente bat niregana etorri da, eskuan prentsa akreditazioa nuen, eta hala ere, grabatzeko erabiltzen ari nintzen mugikorra lurrera bota didate kolpe batez. Ni neu ere lurrera bota naute eta oinarekin zapalduz zeukaten nire mugikorra berreskuratu ahal izan dut in extremis. Konturatu gabe bideoan grabatu da unea, ez naizela exageratzen ari ikus dezazuen. Azkenean, mugikorra eta prentsa akreditazioa eskuan, kioskora eraman gaituzte.

Honen ondoren, kioskoan sarrarazi gaituzte kazetari guztiak eta bertatik ateratzea debekatu. Esan didatenez hainbat argazkilarik negoziatu dute Ertzaintzarekin kazetarion posizioa, baina onartezina da halako kaiola batean sartu eta bertatik ateratzea debekatzea. Gure betebeharra informatzea da (...).

Espainiako lege injustuak medio 6 urte kartzelan egingo dituztenengatik, herri harresian tinko eusten ari zirenengatik, une horretara iristeko hainbeste indar jarri duten guztiengatik eta bertan egon ez arren gaia jarraitu nahi zuten guzti horiengatik, kazetariok gertaera ahalik eta modurik profesionalenean irudikatzeko ardura genuela uste dut. Munduari hemen gertatu dena erakutsi behar genion, kanpoan ere oihartzuna izan baitu herri harresi honek. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo