ARTEA
Patxi Ezquietaren marrazkiak, Marzana galeriako erakusketa indibidualean
Bilboko Marzana galeriak lehenengo erakusketa indibiduala antolatu du, hain zuzen ere, maiatzaren 3tik ekainaren 21era bitartean izango dira ikusgai Patxi Ezquieta iruindar pintorearen lanak, «Une saison en atelier» bildumari esker. Honakoa teknika eta formatu desberdinetako marrazkiez dago osatuta, artistak tailerrean azkenaldian landu dituen artelanen eredu. Gai berdin bati jarraituz (norberaren akatsak) lau ildo narratibo sortu ditu: «Días perdidos» (non arrainik harrapatzen ez duen arrantzale bat irudikatzen duen), «Jorge Negrete no es Machín» (ia desagertua dagoen eztei-gorteiatzearen pausoak erakusten dituena), «Pequeñas cobardias» (kirofano batean dantzari dauden mediku eta erizaina) eta «Pamplona» (bere sorterrian pentsatzean buruan sortzen zaizkion ideiak).