GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Buruko Txapelketa

Beste jauzi bat elkarrekin

Iaz Promozioko finala elkarren aurka jokatu zuten Jon Jaunarenak eta Ezkurdiak batera egingo dute debuta.

p037_f02.jpg

Jon ORMAZABAL

Joseba Ezkurdia baino 334 egun gazteagoa izan arren, Arbizukoak baino 364 egun lehenago egin zuen Jon Jaunarenak debuta profesionaletan. Biek ere Tolosako Beotibarren egin zuten euren ibilbide profesionalerako lehen jauzia, eta ordutik aurrera elkarrekin eman dituzte zenbait aurrerapauso. Promozio txapelketako finala elkarren aurka jokatu zuten iragan uztailean, lehen mailako Binakakoan ere garai bertsuan egin zuten debuta biek, Xala eta Gonzalezen ordezko gisa, eta Buruz Buruko nagusian ere asteburu berean jokatuko dute lehen partida etorkizuneko punta-puntako aurrelariak izatera deituak dauden bi pilotariek.

Iruñeko final hartan Jaunarenak jantzi zuen txapela, 22-16 irabazita, eta horrexegatik zuzenean lortu zuen lehen mailan aritzeko aukera. Joseba Ezkurdiak, bestalde, bere enpresako aurrekanporaketetan irabazi behar izan du leku hori, bidean Aritz Lasa eta David Merino utzita. Horrek nolabaiteko abantaila eman diezaioke arbizuarrari, nolabait esatearren, errodajea egina dauka eta. «Printzipioz bai, nik dagoeneko bi partida jokatuta dauzkat eta badakit nola nagoen fisikoki eta burua nola daukadan. Hori abantaila dela esaten dute eta ea aprobetxatzen dugun», adierazi zion aurrelariak GARAri.

Eskuetatik justu

Jon Jaunarenak, bestalde, partida oso onak jokatu ditu binaka, Zarautzen egin zen bost eta erdiko txapelketa lekuko, baina buruz buru ez du nahi beste entrenatzerik izan, eskuetatik justu samar egon delako.

«Aste pare bat-edo izan nituen eta entrenamendu pare bat egin nituen, gero partida dezente jokatu nituen binaka eta ez dut denbora askorik izan, eskuetatik ere nahikoa justu ibili naiz, baina oraintxe hobeto nago». Txapelketan sartu aurreko azken testa ere elkarrekin egin zuten bi aurrelari nafarrek, Bilbon egindako aurkezpenean egon eta gero.

Txapelketa honetarako jarri dituzten helburuen inguruan galdetuta, bietako inork ez du hurrengo partidatik harago begiratu nahi. Hori bai, Joseba Ezkurdiak argi utzi zuen, bere lehen helburua lehen kanporaketan egotea zela. «Baina behin honaino iritsita, orain gorago begiratu behar da. Ni saiatuko naiz partidaren bat irabazten, ea lana ondo egin eta neure buruarekin gustura geratzen naizen, eta horrekin nahikoa», azaldu zuen.

Debuterako oso aurkari desberdinak egokitu zaizkie biei. Jon Jaunarenaren kasuan, nolabaiteko belaunaldien arteko talka bat egokitu zaio, bere azken txapelketak jokatzen ari den Asier Olaizolaren aurka. «Aurkezpenean horixe aritu ginen komentatzen, ni denetan gazteena naiz eta bera, zaharrena. Horrela tokatu da, berak esperientzia handia dauka, badaki buruz buru jokatzea zer den, urte asko daramatza, ni duela gutxi hasi naiz eta oso zaila izango da irabaztea», azaldu zuen.

Joseba Ezkurdiari, aldiz, Mikel Beroiz atzelaria egokitu zaio. Hasiera batean, azken urteetan izan den bilakaeragatik, aireko jokoa ondo menperatzen ez duten pilotariek abantaila dute txapelketa onetan, baina arbizuarra ez da fio. «Hasiera batean aurrelariek baino aukera gehiago ditugu, baina partida bakoitza desberdina da. Mikelek gainera aurrean hanka onak ditu, ongi moldatzen da, baina nire jokoa egiten saiatuko naiz eta ea partida aurrera ateratzerik dugun».

Lehenengo partidatik aurrera begiratu nahi ez duen arren, zozketaren emaitzaren ostean, bere maisu izaten ari den Martinez de Irujoren aurka jokatzea da bere ametsa. «Bilbora bidean nindoala, partida batzuk irabaziz gero, Juanen aurka tokatzerik ez nuen nahi, baina halaxe izan da. Ea bere aurka jokatzera iristen naizen, ez dut horretan pentsatu nahi, baina oso polita litzateke, entrenamenduetan asko ibiltzen gara batera».

Asier Olaizola, a un partido por mes

El primer partido en un campeonato, sobre todo en el Manomanista, siempre suele generar muchas dudas sobre el estado de cada pelotari. Por mucho que uno entrene, hasta vestirse de blanco no suele conocer su verdadero estado de forma y, en este sentido, Asier Olaizola tiene más motivos que nadie para albergar dudas sobre su rendimiento.

Y es que, con la dificultad de las empresas para ofrecer festivales fuera de los campeonatos y la disminución a dos partidos de la mayoría de esos festivales, ser programado se ha convertido en algo muy complicado y Asier Olaizola es, probablemente, el mayor exponente de esta nueva y complicada situación.

A sus 37 años y sin poder jugar en el Parejas, el segundo pelotari más veterano del cuadro profesional apenas ha disputado un partido por mes en lo que llevamos de 2013. En total, el delantero de Goizueta ha jugado cuatro partidos en otros tantos meses, el último el 5 de abril, dentro del Cuatro y Medio ante Olaetxea en Beasain. Por ello, seguir adelante en el campeonato es vital para Olaizola I, si quiere jugar con más regularidad. J.O.

bide paraleloak

Leitzakoak profesionaletan urtebete lehenago debutatu bazuen ere, aurten biek egin dute lehen mailarako txapelketarako urratsa, biek Binakakoan eta biek Xala eta Gonzalezen ordezko gisa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo