
LITERATURA
«Historia universal de los hombres gato» liburua eztabaidagai, Bergaran
Larunbat honetan, maiatzaren 4an, 18.00etatik aurrera, Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegiaren eskutik, «Historia universal de los hombres gato» liburuari buruzko mahai-ingurua izango da. Bertan, Alberdania argitaletxeko editore Inazio Mujika Iraola eta Josu Arteaga idazlea liburu honek izan duen ibilbideari buruz (kaleratu eta hiru urteren ostean) mintzatuko dira.