GARA > Idatzia > Euskal Herria

Genero indarkeriaren 5.000 biktima, babes polizialarekin

GARA | GASTEIZ

Estefania Beltran de Heredia, Lakuako Segurtasun sailburuak, genero indarkeria jasaten duten banakoei eskaintzen dieten babesaren inguruko azalpenak eman behar izan zituen atzo Gasteizko ganberan, zenbait parlamentarik gai honen harira planteatutako galderei erantzuteko.

Sailburuak azaldu zuenez, Ertzaintzak genero nahiz etxeko indarkeriaren 5.000 biktima ingururi ematen die informazio edo arreta, eta beharrezkoa den kasuetan, babes tekniko edo pertsonala ere bai. Biktima kopuru horretatik, 4.658 emakumeak dira.

Era berean, gaur egun hiru arrisku maila zehaztuta daudela azaldu zuen: oinarrizkoa, handia eta berezia. Ertzaintzak hartzen dituen babes-neurri polizialak horien arabera zehazten dira. Indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeen arten, %63 oinarrizko arrisku mailan daude, %35 arrisku handiko mailan, eta %2 maila berezian.

Oinarrizko arrisku mailan dauden emakumeei telefono bidezko ausazko egiaztapenak, babes-neurrien inguruko prestakuntza eta Bortxa telefonoaren eskaintza (886) ematen diete, gutxieneko zerbitzu gisa.

Arrisku maila berezia duten biktimek etengabeko zaintzaren zerbitzua dute, eguneko 24 orduetako bizkartzaina. Era berean, etengabeko zaintza nahi ez duten biktimen kasuetan, eskumuturreko elektronikoak instalatzeko aukera eskaintzen dela adierazi zuten Lakuatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo