MENDI FILMAK
«Pura vida» filmak beste sari bat lortu, honakoan Italiako zinemaldi batean
Pablo Iraburu eta Migeltxo Molinaren «Pura Vida» filmak sariak, aitortzak eta ikus-entzuleen onespena biltzen jarraitzen du han eta hemen. Iazko abenduan mendiko film onenaren saria eskuratu zuen mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko gure Mendi Film Festival jaialdian; orain bi aste, Bartzelonako BCN Sports Film Festival jaialdiko film onenaren saria, garaikur nagusia, lortu zuen; eta atzo, beste sari bat eskuratu zuen Trentoko Film Festival jaialdi entzutetsuan, alpinismoko film onenaren Genziana d'oro garaikurra, hain zuzen. Atzo bertan itxi zituen leihoak Alpeetako Adige Garaia eskualdeko zinemaldiaren 61. edizioak.