GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Athletic

«Mamuak aldendu ondoren irabazteko kapaz gara»

Ligako kolpea Cerro del Espinon ordaindu ondoren, Leire Landak Kopako kanporaketa gainditzea espero du.

p031_f02.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Bederatzi hilabetetan zehar ilusioak sustatu ondoren, sekulako kolpea jaso zuen Athleticek Ligako azken jardunaldian, Bartzelonak San Mamesen titulua eskuratzen zuela ikustean. Lehiaketak berak eskaini zion talde zuri-gorriari errekuperatzeko aukerarik onena Koparen hasierarekin, baina botika onartu aurretik gorputza eta, batez ere, burua garbitu behar izan zuen talde bizkaitarrak.

«Kolpea oso gogorra izan zen -onartu du Leire Landak-. Eta txapelketa hau oso polita izan arren, zama astunegia egin zitzaigun lehen egunetan. Egoerari egun batetik bestera buelta ematea ez da erraza, eta egun batzuk behar izan ditugu gure hausnarketak egiteko, arnasa hartzeko eta lehiaketari berriro gogoz eta konfiantzaz ekiteko».

Dolu egun horiek, zoritxarrez, astebururaino iraun zuten eta Athleticek «gertatutakoaren faktura» ordaindu zuen Kopako lehen kanporaketaren joaneko partidan, Atletico de Madrilen aurka galduta. Txarrena izan zen, Landaren ustetan, beren mailarik onena eman ez izana: «Argi dago Atletico oso talde indartsua dela, baina arazorik handiena izan zen ez genuela jokatu guk dakigun moduan». Onena, berriz, emaitza (1-0) ez zela behin betikoa izan. «Argi dago emaitza horrekin kanporaketak zabal-zabalik jarraitzen duela -azpimarratu du hegalekoak-. Guk, behintzat, ilusio osoa daukagu. Eta ilusioa edukitzeaz gain, jakin badakigu buelta emateko kapaz garela».

Batez ere, aste berri baten hasierarekin batera, zuri-gorrientzat epe berri bat ere zabaldu dela esan daitekeelako. «Orain bai, taldea errekuperatu dela esan daiteke -azaldu du jokalari gipuzkoarrak-. Giroa askoz hobea da, aurpegi desberdinak ikusten dira aldagelan, beste ilusio bat sumatzen da lan-saioetan... Ez dut esango ahaztuta dagoela, baina bai onartuta, barneratuta. Mamuak aldendu ditugula uste dut, eta ate hori itxi ondoren igandean irabazi dezakegula argi daukat».

Aurkari zaila

Lan asko eginez, aurkaria ez baita edonolakoa. Izan ere, hiru partida jokatu dituzte talde zuri-gorriek aurten, eta bakarra ez du irabazi Athleticek. Ez dio, ordea, estatistika horri garrantzi handiegirik ematen bertan hiru denboraldi eman ondoren Atletico ondo ezagutzen duen Landak. «Talde ona da, zalantzarik ez dago. Oinarri on bat mantentzen du, aspaldian elkarrekin jokatzen ari diren neskak, eta kalitatezko jende gaztea hartu dute. Talde gogorra da, aurrean oso jokalari onak ditu, azkarrak, futbol zuzenarekin oso ondo moldatzen direnak... Eta gainera sekulako konfiantzarekin daude Ligan hain ondo ibili ondoren».

Baina hala eta guztiz ere, jokalari irundarrak Athleticen aldeko apustua egingo luke. «Ligan Lezaman irabazi zuten, baina emaitza engainagarria izan zen, ondo jokatu eta aukera asko sortu baikenituen. Horrela jokatuz, eta argi daukat horrela jokatzeko kapaz garela, partida irabazi eta kanporaketa gainditzeko aukera asko izango ditugu. Are gehiago etxean jokatuz, gure jendearekin... kanporaketa gurea izan behar da».

La semana

Estatales. José Álvarez ya ha hecho pública la lista de jugadoras seleccionadas para disputar la fase final del Campeonato de España sub18, que se jugará en Sant Boí de Llobregat del 31 de mayo al 2 de junio. El equipo vasco ha disputado dos bolos de preparación, ante Añorga y Athletic. Por otro lado, los combinados de Euskadi y Nafarroa no pudieron clasificarse para la fase final de los estatales sub12.

Rua. El Barcelona femenino también participó en la celebración del club blaugrana por las calles de Barcelona. Es la primera vez que los dos equipos de un mismo club se adjudican sus respectivas ligas.

Suiza. El FCC Zurich ha revalidado el título liguero, a cuatro jornadas para el final. Con total superioridad porque ha ganado sus 22 partidos, ha anotado 125 goles y ha encajado 9. El año que viene lo tendrá algo más complicado porque Inka Grings y Sonja Fuss hacen las maletas rumbo a Chicago.

Mundial. 40 candidatas de 30 países participan en Zurich desde el lunes en un seminario de arbitraje de cara al Mundial de Canada. El seminario se compone de tres módulos principales, médico, técnico y físico.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo