Buruz Buruko Txapelketa
Final-laurdenak hiru urte gaztetu dira
Iazko Manomanistako zortzi onenen adinaren batez bestekoa 30,25 urtekoa zen eta aurtengoa, aldiz, 27,12koa, eta sekula aritu ez diren hiru pilotarirekin.
Jon ORMAZABAL
Binakakoak egin zuen bezala, Buruz Buruko txapelketak ere argi eta garbi utzi du belaunaldi aldaketa, dagoeneko hemen ez badago, gero eta gertuago dagoela pilota profesionalaren munduan. Aurpegi berriak eta hauen gaztetasuna izan ziren txapelketaren aurkezpen ekitaldian gehien nabarmendu ziren alderdietako batzuk, eta lehen bi jardunaldiak jokatuta, gazteek azken urteetako izarrei gauzak zail jartzeko moduan daudela erakutsi dute.
Gainditu eta kanpoan utzi dituzten pilotarien maila eta adinaren arabera, Jon Jaunarena (21) eta Mikel Urrutikoetxea (23) -Beroizek Ezkurdia (22) eta Albisu (22) bezalako beste bi gazte utzi ditu kanpoan- izan daitezke aldaketa honen adierazgarri nagusiak. Bizkaitarraren kasuan, era batera edo bestera, Xala (34) eta Gonzalez (35) bezalako bi beterano utzi ditu lehiaketatik kanpo eta txapelketako gazteena den Jon Jaunarenak, aldiz, denetan zaharrena den Asier Olaizola -38 urte bete zituen egunean- eta bera bezalako bete gazte bat Jose Javier Zabaleta (22) kanporatu ditu.
Honek guztiak txapelketaren eta batez ere final-zortzirenen nolabaiteko gaztetze bat ekarri du, zenbakiak egiten hasita, hiru urtetan zehaztu genezakeena. Izan ere, aurtengo zortzi pilotari onenen artekoen adinaren batez besteko bat egingo bagenu: Olaizola II.a (33), Barriola (35), Idoate (23), Urrutikoetxea (23), Bengoetxea VI.a (28), Jaunarena (21), Martinez de Irujo (31) eta Beroiz (23), final-zortzirenetako pilotariak 27,12 urtetako adina duela emango liguke.
Iazkoa aldiz, 30,25ekoa litzateke, hiru urte pasa zaharragoa. Xala (33), Martinez de Irujo (30), Olaizola I.a (37), Idoate (22), Gonzalez (34), Bengoetxea (28), Olaizola II.a (32), Julen Retegi (27).
Sarri estatistikek ez dute guztia erakusten eta kasu honetan ere aldea zenbakiek irudikatzen dutena baino handiagoa dela esan genazeke. Izan ere, zortzi pilotari hauetariko lau zuzenean sailkatu baitira final-laurdenetarako eta normala den bezala, urtebete zaharragoak dira aurten, honek batez bestekoan duen eraginarekin. Esaterako, zuzenean sartutako lau pilotari hauetariko hiru dira batez bestekoak azaltzen duena baino zaharragoak.
Ildo horretatik tiraka, esanguratsua da baita ere, beste lauren artean, Abel Barriola dela buruz burukoaren final-laurdenak jokatzea zer den dakien bakarra, hau da, Urrutikoetxea, Jaunarena eta Beroizen lehen aldia dela.
Herri bereko hiru
Bada atentzioa ematen duen beste daturik, izan ere, zortzi onenen artean herri bereko hiru, hau da, Leitzako hiru pilotari egotea -Barriola, Bengoetxea VI.a eta Jaunarena- ez baita batere ohikoa. Dena dela, ez da halakorik gertatzen den lehen aldia, Azkoitiak ere lortu baitzuen halako balentria bat iragan mendeko erdialdean. Bi herri hauek dira Axperekin batera -Garcia Ariño eta Gorostizarekin 1977. urtean- herriko bi finalista izan dituzten bakarrak. 1942. urtean Juaristi anaiekin gipuzkoarrak eta 2005ean Barriola eta Bengoetxea VI.arekin nafarrak.
Llenar los frontones en el Manomanista se está convirtiendo en tarea complicada y por ello se han puesto en marcha varias iniciativas para que estos muestren mejor imagen.
Así, para el Irujo / Beroiz del viernes en Donostia, gracias al acuerdo a tres bandas entre la Federación guipuzcoana, el Ayuntamiento de Donostia y las empresas, habrá una venta anticipada de entradas con la que la cancha se pagará a 25 euros y el rebote y el lateral a 15, hasta las 13 horas del viernes en el teléfono 687489784.
Para el domingo en Bilbo, los menores de 18 años vizcainos federados tendrán la entrada gratis. J.O.
Zortzi pilotari hauetatik erdiak partidarik jokatu gabe sailkatu dira final-laurdenetara -iazko emaitzengatik- eta beste erdietatik hiru; Urrutikoetxea, Jaunarena eta Beroiz, ez ziren sekula horren urrun iritsi.
Gaur bi material aukeraketa egingo dira; 11.30ean Martinez de Irujok eta Beroizek Donostiako Atano III.ean dute zita, eta Bengoetxea VI.ak eta Jaunarenak 16.00etan Hendaian.