GARA > Idatzia > Euskal Herria

Egunetako higadura gaindituz, elkartasuna haziz doa Aske Gunean

Ordu luzeetako itxaronaldia, lo gutxi egindako gau gogorrak, Ertzaintzak inguruan egindako etengabeko presioa... Eta hori gutxi balitz, atzo arratsaldean botatako euri zaparradek ez dute ehunka norbanakoren elkartasuna higatzerik lortu, Ondarroako Zumardian tinko dirauen Aske Gunean. Gero eta gehiago dira Urtza Alkorta militanteari berotasuna, adorea eta indarra gertutik transmititzen dioten kolektibo eta norbanakoak.

p010_f01.jpg

GARA | ONDARROA

Gorputzean neke nabarmena, baina buruak eta bihotzak inoiz baino freskoago, Ondarroako Aske Guneak bosgarren egunari aurre egin zion atzo. Denborak, ordea, Bizkaiko kostaldean kontrako norabidea hartu duela dirudi; izan ere, higatu ez, elkartasuna biderkatu egin baita Zumardian, eta gero eta gehiago dira Urtza Alkorta babestera gerturatutakoak.

Baldintzak gogortu egin dira azken egun hauetan. Ertzaintzaren presentzia izugarri areagotu da; gauetan atxiloketa gauzatzeko arriskuaz ohartarazten duen turrun indartsuak gero eta sarriago jotzen du, bildutakoen loa oztopatuz; laneguna izanik, hainbat lagunek ez dute bertaratzeko aukerarik eta, hori gutxi balitz, atzoko azken orduetan euriak agerraldia egin zuen kostaldean. Egoera horren aurrean, herri honek zeozer berezia baduela erakutsi du beste behin ere. Elkartasuna ez da zentimetro bat bera ere higatu; aitzitik, biderkatu egin da, mugimendua gero eta zabalagoa, dinamikoagoa eta indartsuagoa bilakatu baita.

Euriari aurre egiteko, karpa muntatu zuten atzo Zumardian. Antolatzaileek dei berezia egin zuten jendea Ondarrora hurbil zedin. Azaldu zutenez, hedabide espainiarren ahotik entzun zuten gaur goizaldean egingo zuela Ertzaintzak behin betiko atxiloketa saiakera. Alarma gorria zabaldu zen egunean zehar sare sozialen bidez.

Egitarauak aurrera segitzen du

Nobedaderik izan bitartean, ohiko dinamikari eutsi zioten atzo Ondarroako erdigunean. Alarmak bost bider jotako gau gogorra igaro ostean, zenbait ekimen gauzatu zituzten egunean zehar. Horien artean nabarmentzekoa izan zen arratsaldeko seietan arrantzalez jantzita egin zuten kontzentrazio berezia.

Elkartasun ekimenak atxikimendu gehiago batu zituen atzo. ELA sindikatuko zenbait kide, horien artean Leire Txakartegi eta Patxi Agirrezabala, eta Alternatibako eta Eusko Ekintza alderdietako ordezkariak ere izan ziren Ondarroan. Herri harresiak gauari eusten badio, LAB, EHNE, HIRU, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek agerraldi bateratua egingo dute 12.00etan, Urtza Alkortari elkartasuna adierazteko.

KANPO BIZIPENAK

Errefuxiatu palestinar batek bere bizipen pertsonalean oinarritutako hitzaldia eskaini zuen atzo Zumardian. Elkarlana, presioa eta boikota funtsezko tresnak direla nabarmendu zuen

sindikatuen BABESA

ELAko zenbait kide Aske Gunera hurbildu ziren atzo elkartasuna adieraztera. Gaur, LAB, EHNE, HIRU, STEE-EILAS eta ESKek prentsaurrekoa eskainiko dute goizeko hamabietan Urtza Alkorta babesteko eta bere atxiloketa salatzeko

Lakua espera resolver la detención de Alkorta de forma «pacífica»

El vicenconsejero de Seguridad de Lakua, Josu Zubiaga, afirmó ayer que su Gobierno espera resolver de forma «pacífica y razonable» la detención de Urtza Alkorta, asegurando que la joven ondarroarra «ha entendido que sobre ella pesa una sentencia de la Audiencia Nacional que, por lo que se ve, está dispuesta a cumplir».

«Somos gente que creemos que hay que resolver las cosas de una manera ordenada y razonable -añadía el viceconsejero- y entrar en calificativos como batalla épica, no sé quien quiere que se plantee allí una batalla».

En ese sentido, Zubiaga afirmó que el Departamento del que él forma parte intentará que «el asunto» se solucione «de una manera razonable».

Por otra parte, el PP de la CAV, por medio de Nerea Llanos, y en su tono habitual cada vez que se refiere a la resolución del conflicto, emplazaba a Lakua a efectuar la detención cuanto antes, considerando «un error político» no cumplir la orden de los jueces y «permitir que el desafío del entorno político de ETA engorde cada minuto sin que intervenga la Ertzaintza».

En un comunicado hecho público ayer, la parlamentaria del PP criticó la «inacción» de la Consejería de Seguridad, lamentando que «el mundo de ETA esté desafiando en Ondarroa a policías y jueces, igual que ocurrió recientemente en el Boulevard de la capital guipuzcoana con la sentada de los integrantes de Segi».

Ante estos hechos, Llanos pidió explicaciones a la consejera Beltrán de Heredia, por «retrasar el arresto de Urtza Alkorta», hecho que consideró «un error político que permite el desafío del mundo de ETA». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo