Kolonbiako bake elkarrizketak babesteko literatura ekitaldia
GARA | DONOSTIA
Kolonbiako Gobernuaren eta FARC gerrillaren arteko bake elkarrizketak babesteko literatura ekitaldi bat egingo dute Donostiako Tedone jatetxean. Asteazkenero ekitaldi bat prestatu ohi dute afalordu arteko solasaldiak sustatzeko eta gaur, Worldpoetrymovement elkarteak mundu mailan antolatutako ekintzarekin bat egin du. Hala, 20.00etan hasita Amaia Lasak, Joseba Barrenetxeak, Itziar Zubizarretak eta Fito Rodriguezek prestatutako euskarazko testuak irakurriko dituzte. Bertaratzen direnek ere euren testuak irakur ditzakete. Jarraian afaldu egingo dute.